XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) zure izena egunean milla aldiz esango balu, aspertuko ez litzake; ala ere zugandikako naitasun ixpi bat iritxi ezin det.

SO: Jesus, Jesus, ori esan bearra!

Ipuyak somatzen azkarra zerala ezagun dezu.

XI: Ipuya ez da, egiya baizik.

SO: Ongi da, urrengo batian geyago esango dizkidazu; biyen bitartian berriyak asmatu.

XI: Biyotz bekaindiya, nere naitasun sutsuari ematen diyozun erantzupena ori al da?

SO: Gizona, zure begiratubakin ikaratu biar nazu.

XI: Nere begiratuba naitasuna besterik ez da.

SO: Baliteke, baña laga nazazu.

XI: Ez!

(Xiriakok eltzen diyo eskubetatik).

(Xolek karraxi egiten du)

SO: Ai!

XI: Etzera juango bayezkua eman artian.

(Xolek itzul egin nai).

(Xiriakok euki)

SO: Utzi!

XI: Ez!

SO: (Karraxika) Ai!

XI: Nai ta nai ez, esan biarko dezu.

Migel eskuiko bigarren atetik

Seigarren Antzeztaldiya

Xole - Xiriako - Migel

(Migel sartzen da eskuiko bigarren atetik).

(Xiriakok lagatzen diyo Xoleri eta juaten da alde batera, Xolek karraxika itzul egiten du eskuiko bigarren atetik)

SO: Ai!

(Migel ta Xiriako egongo dira pixka batian alkarri begiratu txarrak botiaz).

(Azkenian ezer ez balitz bezela asiko da Migel)

MI: Osabari esan al diyozu?

XI: Osabari ezezik zuri ere esan biarra badaukat.

MI: Gizona!

Ni ere zerbait esateko gogoz naukazu bada.

XI: Siñixten dizut.

MI: Zeren gayan itzegin bear dizutan bai al dakizu?

XI: Gutxi gora bera badakit.

MI: Badakizula?

Nik aña dakizu beraz.

XI: Or nunbait; baña denpora alperrik galdu gabe, esaten asi zaitia, nere ezkontzako paperari zer eritzi diyozu?